
Edukia dinamikoa bihurtzeaz aparte, erakargarria egin dezagun. Azkar eta modu sinple batean berritu beharko genuke gainera. Zuk edo zure konfiantzazko edozeinek, edozein ordenagailutik, nabigatzailea erabilita soilik, eguneratu ahalko duzue.
Berriak: zure jardueraren berriak plazaratu, behar diren momentuan. Argazkiak eta bideoak gehitu edo besteen informazioak partekatu.
Galeriak: zure argazkiak antolatu eta erakutsi. Zure erabiltzaile edo bezeroek bidalitakoak ere partekatzeko aukera daukazu.
Orrialde desberdinen argitaratzea: sortu eta argitaratu behar dituzun orrialde guztiak eta urtaroen edo zure umorearen arabera zerrendatu. Nahi adina zabaldu edo sinplifikatu zure ideiak.
Produktuen zerrendak eta fitxak: Zure produktuak xehetasun guztiekin erakutsi eta den-dena ordenatuta eta sailkatuta izan.
Ikastaroak, bizikletak, aktibitateak, bidaiak, bonsaiak, ihauteritako jantziak edo erakusten, saltzen edo alokatzen duzun edozer dela ere...
Eskaintzen modulua: zure eskaintzak letra handiekin erakusteko edo beste orri batzuetatik etortzen diren bisitariei arrera egiteko.
Ostatuak eta gelak: zureak edo zurekin lan egiten duten bazkideenak. Erakutsi non hartu dezaketen ostatu zure bezeroek.
Maiz egiten diren galderak (FAQ): aspertuta behin eta berriro galdera berdinei erantzuteaz. Zerrendatu eta erantzun itzazu web orrian eta ikusiko duzu zenbat denbora aurrezten duzun.
Kontakturako inprimakiak: zure etorkizuneko bezeroekin kontaktuan jarri, web orriaren inprimakitik zure posta elektronikora iristen diren kontsultei erantzunez.
Boletinak: bezero leialak mantentzeko eta berriak lortzeko modurik hoberena. Berriak, eskaintzak eta produktuak gehitu eta bezeroei posta elektronikoz igorri.
