Deja bu panpin laborategia 1999. urtean sortu zen, batez ere txotxongilo lanak aurkezteko. Kultur arteko harremanak interes berezia izan du betidanik bere kideentzat, eta hala, zenbait bidaia burutu dituzte helburu horrekin. Oreretako Mikelazulo Kultur elkarteko kideekin batera Senegal, Ekuador, Bosnia eta Saharan izan dira. Esperientzia honetan beste diziplinatara zabaldu nahi izan du konpainiak, eta horregatik euren ikuskizunetan dantza, poesia eta animazioak ere erabili izan dituzte. Gaur egun txotxongiloak eta aktoreak nahasten dituen lengoaia baten bila dihardute, batez ere mugimenduan eta gorputz zein objektuen gaitasun poetikoan oinarrituta. Covek nije ptica lanak bilaketa horretan urrats izan nahi luke.
Deja bu panpin laborategia was formed as a work group in 1999 specifically to explore possibilities in the world of puppetry. The company has created and performed a diverse selection of work exploring different techniques for a range of different audiences.Today, the company is immersed in the search for a language that unites puppets, props and actors en scenario and expresses the poetic essence of movement in bodies and objects alike.
Gure azken lana den honetan txotxongilo eta hezur haragizko aktoreen arteko elkarrizketan sakontzea da gure helburu nagusia. Eszenan txotxongilo, objektu eta aktoreen arteko lengoaia komun bat erabiltzea. Posible al da? Horretarako teknika eta tamaina ezberdinetako txotxongilo erabiltzen dira. Manipulatzaileak, beltzez jantzita, arduratzen dira eszenan panpina hauei bizia emateaz. Aktoreek, aldiz, antzezpen sintetikoa bilatzen dute, euren gorputz guztia maskara gisa erabiliaz, ahalik eta espresio indartsuen eta argienak bilatze aldera. Eszena gainean aktoreek, eszenografiak, argiek eta soinuak bat egiten dute.
The principle objective is to expound on the possibilities of dialogue between puppets and actors. To create a common language between puppets, props and actors en scenario. The puppeteers (clothed in black) bring the old Simon, amongst other puppets, to life (using a technique similar to Bunraku). The actors seek a synthetic interpretation, using the entire body as an instrument of expression and emotion, to extract the clearest meaning from their roles.